top of page
  • Tik Tok
  • Facebook
  • Instagram

Menú ///

About Section

Kultur Femme

"Kultur Femme" Euskal Herriko kultura-industriarekin zerikusia duten emakumeak ikusaraztea, kontzientziatzea eta hurbilagotik ezagutzea helburu duen kultura-mugimendua da.

​

Arte eta kultura-jarduera ugariren bidez, elkarrizketarako eta lankidetzarako espazioak sortu nahi ditugu, kultura jakintzagai ezberdinetako emakumeek beren esperientziak eta ezagutzak partekatu ahal izan ditzaten.

​

Elkarrizketak, tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak eta afterwork-ak dira proiektu honen indargunea. Horien helburua kultura-industrian inklusioa eta aniztasuna sustatzea da, bai eta musikan, literaturan, dantzan, arte eszenikoetan eta beste kultura- diziplina batzuetan sortzen ari diren eta erreferente diren emakumeen talentua ezagutaraztea ere.

pexels-karolina-grabowska-5993292.jpg

"Kultur Femme" programaren bidez, Euskal Herriko kultura eta arteak hazten eta garatzen lagundu nahi dugu, genero-arrakalaren aurkako eta kultura-industriaren eremu guztietako inklusioaren errebindikazio-asmo argiarekin.

​

Horretarako, gune seguruak eta erosoak sortzera bideratzen gara, Euskal Herriko adin eta kultura-arlo guztietako emakumeek beren esperientziak, ideiak eta proiektuak partekatu ahal izan ditzaten, haien arteko harremana eta lankidetza sustatuz.

​

Programa hau "Kultur Ideia Elkartea"-k eta Ladyred Producciones enpresak diseinatu dute, proiektu guztietan kalitatea eta genero-berdintasuna nortasun-zigiluak izanda

Zergatik Kultur Femme?

Emakumeak gehiengoa direlako kultura-sektorearekin lotutako unibertsitate-karreretan eta masterretan eta hala ere, gutxiengoa baitira postu garrantzitsuetan kulturan profesionalki aritzea lortzen dutenak.

​

Kulturaren beste esparru batzuetan arrakasta izan duten emakumeak ezagutu nahi ditugu, elkarrizketa gisa batzeko eta beraien esperientzia etorkizuneko belaunaldientzako ispilu eta ikaskuntza gisa izan dadin.

​

Eta inportanteena, ondoren erantsiko ditugun enuntziatuek eztabaida sortu eta inflexio- puntua izan dezaten, baina batez ere neurriak hartzeko:

​

"Kultura-industriako emakumeek gizonek baino 20% gutxiago irabazten dute"

​

"SGAE fundazioaren txosten batek datu suntsigarriak eman ditu emakumeek ikus- entzunezkoetan, arte eszenikoetan eta musikan duten garrantziari buruz"

​

"Generoen arteko langabezia-tasa bikoiztu egiten da kultura-sektorean eta emakumeen 19,5% “

ez-aktiboak" dira, gizonen 9,3%-ren alde"

​

"Kultura-sektorearen emakumeen presentzia baxua ez dator bat haien prestakuntza akademikoarekin. Arte-irakaskuntzetako matrikulazioak nabarmentzen du ikasleen 56%

emakumeak direla, gizonezkoen 43,9%-ren alde”

Layer 11 copy.png

Gure Baloreak

Hedapena eta komunikazioa

Aniztasuna

Genero berdintasuna

Euskara/Gaztelania

Belaunaldien arteko harremana

"Kultur proposamenak"

Diseinatzen ditugun kultur proposamenak udalerri bakoitzerako pertsonalizatuak izango dira, eta KM zeroko pertsona ospetsuak, artistak eta talentuak izango ditugu, baita nazioan/nazioartean ibilbide nabarmena eta garrantzi handia duten gonbidatuak ere.

Musika, literatura, erakusketak, elkarrizketak, moda, filmen emanaldiak, tailerrak, askotariko ekitaldiak (kontzertuak, poema-liburuak, arte-aurkezpenak) eta askoz jarduera gehiagok bultzatuko dute mugimendu hau.

​

Gure "Kultur Femme" mugimendua

"Ona litzateke pertsonekiko jakin-min gutxiago sentitzea eta gehiago ideiekiko"

- Marie Curie

pexels-polina-zimmerman-3747257.jpg
bottom of page